Eskolako jantokia

 Jantoki zerbitzua irailaren 9an hasiko da eta
 ekainaren 22an bukatuko da.

Bazkariak eskolako sukaldean bertan prestatzen dira. Aurten menuak iaz bezala email bidez banatuko dira. Ordainketak hilabetero banku bitartez eginen dira. 
Ordainketak hilero egiten dira banku bidez. Oraingoz, aurreko ikasturteko prezioei eutsiko zaie, baina bigarren hiruhilekoan igoera nabarmena aurreikusten da, AUSOLAN enpresa hornitzaileak ezarritako prezioaren igoeragatik.

Egoera sozioekonomiko ahulean egon daitezkeen familiak Ongizate Zerbitzura jo dezakete, diru laguntzak lortzeko behar diren txostenak eskuratzeko eta ondoren eskolan aurkezteko.

Jangelako zerbitzuari dagozkion jakinarazpenak edo eta zalantzak honako helbide elektronikora (cpetxarr@educacion.navarra,es) edo eta telefonora (948567003) bideratuko dira.

PREZIOAK
Garraiatutako ikasleak: 1,75 euro
Garraiatu gabeko ikasle finkoak: egunero eta astean 4 egunetan gelditzen direnak: 6,85 euro
Noizbehinka eta astean behin, bi eta hiru egunetan gelditzen direnak: 7,45 euro