Previous Next

Nor gara

Ongi etorri San Donato ikastetxeko web orrira!

 

Herri eskola publikoa, doakoa eta euskalduna gara. 175  ikasle inguru  ditugu, 100 bat familiek osatzen dugu eta 21 irakaslek dihardugu elkarlanean. Gure tamaina kontuan hartuz, hurbiltasunean hazten eta hezten ohituta gaude.

 

Eskualdeko ikastetxea garelako, eskola honek herri ezberdinetako ikasleak hartzen ditu:  Etxarrri Aranatzeko, Bakaikuko, Ergoienako (Lizarraga-Unanu-Dorrao)  eta Arruazuko ikaslegoa, hain zuzen ere.

 

Haur eta Lehen Hezkuntza eskeintzen dugu, D ereduan. Arlo guztiak euskaraz lantzen ditugu. Ingeleseko arloa, Haur Hezkuntzako 3 urtetik hasten gara lantzen eta 4-5 saio astean emanen ditugu. Gaztelera Lehen Hezkuntzako 1. mailatik lantzen dugu, 4na saio astean eskeiniz. Gure irakasleak espezialistak dira arlo bakoitzean: musikan, gorputz heziketan, ingelesean…

Kalitatezko Hezkuntza eskaintzen saiatzen gara, ikaslegoa beti gure ardatza delarik. Kalitatezko Ikastetxe gara jada eta azken urteetan hezkuntza eraldakuntzan, ildo metodologikoa eguneratzen eta  proiektu berritzaileetan, saiakera ederr egiten ari gara. Gure ikasleak Sakanako bailaran murgilduta daude eta honek dituen baliabide aberatsez baliatzen gara ikasteko eta irakasteko.

Gure Hezkuntza Komunitatea, irekia eta  aktiboa da,  elkarlanean dabil ikastetxea garatu dadin. Gure Guraso Elkartea ere, lanean diharduten talde ezberdinez osatuta dago. Etxarri Aranatzeko udalerriarekin, gizarte zerbitzuarekin, eskualdeko beste udalerriekin eta Sakanako Mankomunitatearekin etengabeko harremanean lan egiten ari gara gure zerbitzuak hobetzeko asmoz. 

Sakanako Herri eskolen parte gara, Irurtzungo, Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Arbizuko, Iturmendiko, Urdiango, Altsasuko eta Olaztiko eskolarekin batera. Lan egitasmo batekin eta sistematikoki koordinatuz bide bat jorratzen ari gara. 2022.ikasturtean Sakandarren bozken bidez sarituak izan ginen egindako lanarengatik.

Kide guztiak barnehartzartzeko eta ongizateko kompromezua kontuan hartu dugu eta hortan gabiltza buru belarri.

 

Historia pixka bat

Gure ikastetxea gaur egun Urtzubar txiki auzoan kokatzen bada ere, herritik pixka bat hurrun dagoen auzoan, orain dela urte batzuk Etxarri Aranatzeko erdigunean zegoen. 

Orain dela mende bat, 1921. urtean Herriko eskola,  udalaren parean, ezkerretara kokatzen zen. Garai hartan, 164 neska eta 148 mutil inguru zeuden 6 geletan banatuta sexuaren arabera. “Alvarez” entziklopedian oinarrituta zegoen hezkuntza jasotzen zuten, maila guztiak ikasteko liburu bera erabiltzen zutelarik. Eraikin honetan, OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra) eskeintzen zen eta eskualdeko izaera zuen, hau da beste herrietako ikasleak ere etortzen ziren eskola honetara ikastera. Haur Hezkuntza, monjen eraikinean, eliza parean dagoen etxean, ematen zen. 

Baina eskola laster txiki geratzen hasi zen. Bajera ezberdinak erosi behar izan ziren ikaslego guztiari behar zen arreta emateko. Azkenean, ikaslego guztia (3 urtetik 14 urtera) sartzen zen eraikin berri bat sortu zen; gaur egungoa, hain zuzen ere.

1981. urtean egin zen San Donato Herri eskolaren ate irekitzea. A eredua eta D eredua eskaintzen ziren: ikasleek dena erdaraz eta euskarazko 5 saio edo dena euskaraz ikasteko aukera zuten. 2011. ikastrutean A eredua desagertu zen D eredua soilik emanez.

Gela argitsu eta zabalak zituzten, Kirol instalakuntza estaliak eta estaligabeak, etorkizunari begira pentsatutako ikastetxe bat zen, oztopo arkitektonikorik gabe… Aukera anitzak ematen zituen eraikina eta lursaila, garu egun bezalaxe.