Bizikidetza taldea

Ikastetxeak Bizikidetza Plana eta Barne araudia ditu, legeak eskatzen duen bezala.

 

Argi genuen, barne araudiarekin bakarrik ez zela nahikoa honelako egoerak eta jokabide kaltegarriak  ekiditeko (bazterketak, bullyng/ciberbullyng, borroka gogor bat, irainak izan daitezke…). Gure helburua da horrelako jokabideak, ikasturtean zehar,  5 edo gutxiago izatera heltzea.  Horregatik hiru motatako ildo jorratu ditugu:

 

1-Bizikidetza talde bat sortu dugu (Susana, Ana, Juanpa, Oihana eta Iera). Bertara iristen diren jokabide kaltegarriak bideratzen saiatzen gara, lehenengo  beti bilatzen dugu disziplina positiboaren bidez eta ondorio bidez erantzuna ematen. Horretarako batzuetan Hezkuntza Departamentuko  Bizikidetza sailarengana ere jotzen dugu. 

Behar izan dugunean ere Eskola Kontseiluko Elkarbizitzako atalera ere jo izan dugu, bertan bi guraso daudelarik.

 

2-Bizikidetzako planean, prebentzio aldetik lan handia egin dugu azkeneko bost urteetan. Hezkuntza Departamentuak,  eskaini dizkigun programa pilotoak txertatzen eta jarduerak lantzen jardun dugu ikasleekin eta familiekin. Horretarako, saio pare bat erabiltzen dira astero ordutegietan eta beste hainbeste jarduera egiten ditugu. Guztia aurretik antolatzen dugu gure tutoretza planean. Helburua beti bera da, jardueraren hausnarketa egitea eta norberarentzako baliogarriak izan daitezkeen tresnak esperimentatu eta ikastea. Gure Orientazio eta tutoretza planetan islatzen dira eta ebaluatzen dira.

 

“Laguntza programaz=Heziketa Emozionala”  eta “Skolae=Hezkidetza programaz hitz egiten ari naiz. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue ikus ondorengo power pointa: 

3- Bien bitartean, programa hauek aukera eman digute, 3 urtez behintzat, formakuntza ezberdina jasotzeko eta transmitizeko: atxekimenduari buruzkoa, heziketa emozionalaren ingurukoa eta azkenak DISZIPLINA POSITIBOAREN/KONPONKETA ZIRKULUEN ingurukoa eta BITARTEKARITZARI buruzkoak izan dira. Helburu nagusia, BIZITZAN sortzen diren egoerei aurre egiteko baliabideak ikastea da (gatazka baten aurrean, triste nagoenean, baztertzen nautenean, errespetatzen ez nautenean…). Hizkuntza asertiboan oinarritutako ikaskuntzak, erreparazioan oinarritutako erantzuna, komunitatean elkarlana sustatzeko moduak aurkituz.... Datozen urteetan honen inguruan ere lan egiten jarraituko dugu.

Algo hay que poner