Teknologietako taldea

 

Bost irakaslek osatzen dugu taldea. Zuzendaritzako hiruak eta beste bi irakasle gehiago: Hirune eta Amaia. Ikasturte honetan Ikastetxeko Plan Digitala eraikitzen dihardugu. Laster izango duzue ikusgarri prestatzen ari garen sitesa.

 

Ikastetxe honetan, urteetan lan handia egin genuen Samsung Smart School proiektua aurrera eramaten eta hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak Ikasnova gela eraikitzeko aukera eman zigun. Txoko ezberdinez osatuta, proiektuak, erronkak eta lanak teknologia erabiliz aurrera eramateko aukera ikaragarria ematen digu. Lan baten aurkezpena bideo batez aurkeztu dezakete haurrek, robotikako eta programazioko tailerrak egin daitezke…

Informazio gehiago nahi baduzu ikus bideoa:

Aula Ikasnova