Ikastetxea

San Donato IP Etxarri Aranatzeko Utzubar Txiki zonaldean kokatutako ikastetxe publiko bat da. Gure eskola 1981. urtean sortutako eraikuntza berriko eraikina da eta azken aldian ikastetxeari itxura berriago, eguneratuagoa ematen dioten zenbait erreforma edo berrikuntza egin dira. Denboran zehar eskolaren kokapena herrian aldatzen joan da. Orain dela ia mende bat, 1921. urtean herriko plazan kokatzen zen, udaletxearen ezkerraldean. 1962. urtean, sexuka bereizita 148 mutil eta 164 neska zeuden eskolatuta eta garai haietan “Alvarez” enziklopedia erabiltzen zuten kurtso guztietan. Eraikin honetan, eskualdekoa zena, oinarrizko hezkuntza orokorra ematen zen eta haur hezkuntza monjetan. Toki falta zela eta, OHO-ko ikasle guztiak eskolatzeko baxerak alokatzeko beharra eman zen. Hau zela eta, eraikin berri bat, egun daukaguna, egitea erabaki zen. 1981. urtean inauguratu zen gure eraikina eta urte bat beranduago, D ereduan (euskara hutsean) eskolatzen hasi zen. Orduz geroztik, ikastetxeko ikasle kopurua handituz joan da eta esan dezakegu D eredua tinko finkatuta dagoela gizartearen eta gurasoen eskaerei erantzuna emanez. Gaur egun, D eredua da gure eskolak eskaintzen duen bakarra.