Irakaslegoa (beti gertu) - Etxarriko Eskola San Donato - Ikasnova
Irakaslegoa (beti gertu) - Etxarriko Eskola San Donato
Irakaslegoa beti gertu
Gertuko arreta ematen dugu!
- Gure ikastetxea ertaina da tamainaz. 18-20 ikasle inguru daude gure geletan. Haur bakoitzaren beharretara doitzeko gai gara.
- 21 irakaslek eta hezitzaile batek osatzen dugu klaustroa.
- %70ek plaza finkoa dugu ikastetxean.
- Gertuko arreta ematen saiatzen gara bai haurrei baita familiei ere.
- Familiak haurraren hezkuntza prozesuan barne hartzen saiatzen gara.
- Gelako aniztasuna (kulturala, gaitasunak…) kudeatzeko gai gara.
- Kohesioa eta balioak txikitatik lantzen ditugu (errespetua, erantzunkizuna, elkarlana)
- Formakuntza etengabea da: teknologian, heziketa emozionalean, metodologia aktiboetan… (hala nola: ikaskuntza kooperatiboan, girotan, txokotan, Montessori metodoan). Beti 35 ordu baino gehiago sartzen ditugu.
- Digitalizazio prozesuan dihardugu eta ikasten dugun heinean praktikan jartzen ditugu.
- Irakasteko baliabideak sortzen ditugu eta argitaletxe ezberdinekin lan egiten dugu, ikaskuntza gaurkotua bermatzeko.
- Euskaldunak eta espezialistak gara: bakoitzak, ikasitako arloa irakasten dugu. Denak gara euskaldunak eta dagokion titulazioa dugu euskaraz irakasteko.
- Egunero biltzen gara ordu bat, taldetan lan egiteko eta ikastetxean burutu behar diren jai eta planak aurrera eramateko… Honako hauetan egiten dugu lan: