Irakaslegoa beti gertu

Gertuko arreta ematen dugu!

 

  • Gure ikastetxea ertaina da tamainaz. 18-20 ikasle inguru daude gure geletan. Haur bakoitzaren beharretara doitzeko gai gara.
  • 21 irakaslek eta hezitzaile batek  osatzen dugu klaustroa. 
  • %70ek  plaza finkoa dugu ikastetxean. 
  • Gertuko arreta ematen saiatzen gara  bai haurrei baita familiei ere.
  • Familiak haurraren hezkuntza prozesuan barne hartzen saiatzen gara.
  • Gelako aniztasuna (kulturala, gaitasunak…) kudeatzeko gai gara.
  • Kohesioa eta balioak txikitatik lantzen ditugu (errespetua, erantzunkizuna, elkarlana)
  • Formakuntza etengabea da: teknologian, heziketa emozionalean, metodologia aktiboetan… (hala nola: ikaskuntza kooperatiboan, girotan, txokotan, Montessori metodoan). Beti 35 ordu baino gehiago sartzen ditugu.
  • Digitalizazio prozesuan dihardugu eta ikasten dugun heinean praktikan jartzen ditugu.
  • Irakasteko baliabideak sortzen ditugu eta argitaletxe ezberdinekin lan egiten dugu, ikaskuntza gaurkotua bermatzeko.
  • Euskaldunak eta espezialistak gara: bakoitzak, ikasitako arloa irakasten dugu. Denak gara euskaldunak eta dagokion titulazioa dugu euskaraz irakasteko.
  • Egunero biltzen gara ordu bat, taldetan lan egiteko eta ikastetxean burutu behar diren jai eta planak aurrera eramateko… Honako hauetan egiten dugu lan: